Aurrez-aurre gure Lanbide Heziketako ikasleekin. Mohammed Baadoudi

2024/07/15 09:01:16 GMT+2

Mohammedek IMH Campus Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan lehenengo erdi mailako Mekanizazioa eta ondoren goi mailako Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa zikloa burutu ditu.

 

Gure ikasleak gertutik ezagutzeak aukera ematen digu haien gustuak, gomendioak eta ibilbideak ezagutzeko. Adibidez, Mohammedentzat NXn programatzen ikastea izan da gehien gustatu zaiona, oso erabilgarria iruditzen zaiolako eta gaur egun enpresa askok programa hori erabiltzen dutelako ekoizpenerako.

 

Mohammed: "IMHk ate asko irekitzen dizkizu, eta lanbizitzari begira oso ondo irakasteko eta prestatzeko gaitasuna du, bai ikaskuntzarako erabiltzen duten metodologian, bai IMHn dauden makina eta tresnen aldetik.".

 

Ze ondo! Gure helburu nagusia ikasleak etorkizuneko lan-mundura prestatzea da. Horretarako, teoriaren gain, ikasketa praktikoak ere garrantzia hartzen du, ETHAZI metodologia erabilita.

 

Eskerrik asko Mohammed!