Auto Klasikoak Museoko gonbidatu bereziak

2008/07/14 23:00:00 GMT+1
Estreinekoz Auto Klasikoen I. Erakusketa ospatu zen Elgoibarren uztailaren 12an eta programaren barruan Makina Erremintaren Museoa bisitatu zuten goizean.

Antzinako 46 autok Jardunaldia Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan hasi zuten, bisita gidatuarekin. Autoetako bat ere Museo barruan sartu zuten, argazkian ikus daitekeen bezala (gonbidatu berezia benetan).

Ondoren, herriko kaleetatik itzulia egin zuten auto klasikoek eta amaitzeko Elgoibarko Lerun jatetxe ondoan aparkatu eta bertan egon ziren arratsaldera arte erakusgai.

Informazio gehiago: www.elgoibarren.net