Azken egunak estreinekoz euskaraz langileentzat emango den CNC tornuaren programazioa ikastaroan izena emateko
Joan den udazkenean enpresei galdetekia egin zitzaien ea langileentzako formazioa euskaraz jaso nahi zuten jakiteko. Erantzun positiboaren ondorioz, IMHk pare bat ikastaro antolatu ditu udaberri honetarako: CNC TORNUAREN PROGRAMAZIOA (FAGOR). eta CNC FRESATZEKO MAKINAREN PROGRAMAZIOA (FAGOR).
Ekimena enpresa mundua euskaratzeko barrutian kokatzen da, eta horretarako IMHk ezinbestekoa du bere zerbitzuak ere euskalduntzea, geroz eta langile gehiago baita euskaraz ikasi izandakoa eta bere birziklapena ere euskaraz izateko eskubidea bermatua izan behar dutela uste baitu IMHk.
IMHko GOAZEN ekimenak baditu laguntzaileak, besteak beste Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politika Sailburuordetza.
Interesa duten enpresa edo langileek www.imh.es webgunean sartu edo telefonoz 943744132 telefonora dei dezakete.