Balioak 4.0 proiektua: pertsonen garapen integrala landu, gizarte duinagoa lortzeko
Lanbide Heziketako berrikuntzari buruzko udako hamabostaldiaren barruan, hainbat saio antolatu ditugu, Ikastetxe Integratuan garatzen dihadugun proiektuen berri emateko.
IMH Campuseko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Eli Moreno FOL-EIE irakaslearekin izan gara, Balioak 4.0 proiektuari buruz hitz egiteko.
"Lanbide Heziketako VI. Planean esaten den bezala, historiako iraultza teknologiko handienean murgilduta gaude eta iraultza honek abiada bizian aldatzen ari da pentsatzeko, jarduteko eta bizitzarekin, planetarekin eta lanarekin erlazionatzeko dugun modua" esan digu Elik.
Eta jarratu du: "Aldaketa hauek, pertsonak errealitate berri honetara egokitzea eskatzen diete, baina esentzia galdu gabe, justizia, berdintasuna eta gizakien duintasuna. Azken finean, Balioak 4.0 proiektuak pertsonen garapen integrala du helburu eta gizarte duinagoa lortzeko eragileak heztea".
Proiektua lantzeko orduan, ikasleek lidergo-gaitasunak eskuratzea nahi dugunez, planteamendua 3 dimentsiotan lan egitea izan da:
- ingurumena
- balioak
- gizartea
Dimentsio guztietan 4 izan dira landutako balioak:
- ekintzailetza
- interdependentzia
- solidaritatea
- inklusioa
Guzti horiek abiatzeko hausnarketa pertsonala egin da.
Proiektuaren garapena ekintzetan: nola egin dugu?
- Ikasleekin 3 talde sortu ditugu, berdintasuna, agenda30 eta euskara, urteko ekintzetan parte hartzeko,
- balio txokoa eta txoko berdea izan ditugu informazio desberdinak ematen,
- prenbentzioa, berdintasuna eta euskararen erabilera bultzatzeko tailerrak egin ditugu,
- orientazio psikologiko eta akademiko profesionala eskaini da
- eta gure eguneroko jardunean, erronketan balioak txertatu dira:
- Keniara bidaltzeko jolas bat egin da,
- GUREAK erakundearekin lan egin da,
- gertuko enpresen ibilbideak ezagutu dira,
- jasangarritasuna bermatzeko neurketak egin dira,
- herrialde desberdinetako ikastetxeekin kontaktuak eta proiektuak egin dira (Holanda, Finlandia, Hungria),
- irakasleak formatu gara (feedback-a ikasleekin, LGTBIQ+)
- eta lanean jarraitu dugu 23-24 ikasturtean ereiten jarraitzeko.