Bernabe Unda Sailburuak Makina Erremintaren Sektorea bisitatu du
2009/09/20 23:00:00 GMT+1
Milanen urriaren 5etik 10era burutuko den EMO Azokarako bi aste faltan, Makina-erremintako Gipuzkoako enpresa batzuk mundu mailan makina-erremintaren ospakizun garrantzitsuena den honetan aurkeztuko dituzten berrikuntza nagusiak ezagutarazi zizkien
Pasa
de irailaren 18an Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza,
Merkataritza eta Turismoko Sailburuak bere taldearekin eta AFMren
ordezkariekin batera Makina-erreminta sektoreko enpresa aipagarrienetako
instalazioak bisitatu zituen.
Azkoitiko Ibarmiatik hasi zen eta ondoren makina-erremintaren seaskatzat ezagutzen den herrira abiatu zen, Elgoibarrera, hemen Ideko Zentru teknologikoa, Goratu, IMH Makina Erremintaren Institutua eta Makina Erremintaren Museoa bisitatuz. Amaitzeko Bergarara joan ziren Danobat Taldeak trenbide-sektoreko enpresa berria ezagutzeko, Danobat Railway Systems, alegia.
Bisitan
Bernabe Unda Sailburua, ondoan Tomas Orbea SPRIko Zuzendari Orokorra
zuela, Makina Erreminta Berriak Erosteko laguntzen berri eman zuen
(+Euskadi 09 ekimenaren barrutian)