BERRIGUNEren apirileko topaketa. Makina Erremintaren Ekodiseinua
BERRIGUNE: SORMENA ETA EKINTZAILETZA SUSTATZEKO TOPAGUNEA
pertsona zein enpresentzat
“MAKINA ERREMINTAREN EKODISEINUA”
APIRILAren 15, 17, 22 eta 24an
15:00-17:00 bitartean IMHn
Izena emateko (doan): IMHko 943744132 telefonoan imh[abildua]imh.es helbidean edo www.imh.es webgunean
EKODISEINUA MAKINA ERREMINTAN
Europako Batzordearen arabera, produktuen %80 baino gehiagoko ingurumeneko inpaktuak diseinu fasean zehazten dira. Beraz, ekodiseinua baliabideen erabilera zentzuz erabiltzetik eta hondakinak era egokian kudeatzetik abiatzean da. Hau da, ingurumen irizpideak integratzen dituen produktuaren garapen etapa guztietan egiten den ikusmoldea da , bere bizitzan ingurumen inpaktu minimoa sortzen ahaleginduko dena; hau da, ekoizpenetik hasi eta bezeroak baztertuko duen arte.
Makina Erremintan Ekodiseinuak hainbat erreminta erabiltzea suposatzen du, besteak beste Bizitza Zikloaren Analisia (BZA), Karbonoaren Aztarna, UNE 150301 Araua bezalako lege alderdien betebeharra, edo estrategiekin lerrokatzea, esaterako Europa 2020, Euskadiren Garapen Jasangarriaren estrategia eta EkoEuskadi 2020.
BERRIGUNEn makina erremintaren ekodiseinua eratzen dituzten elementu guzti hauek aztertuko ditugu, eta zerikusia duten esperientziak ezagutuko ditugu, besteak beste Blue Competence ekimen europarra, EWOTeK ikerketa proiektua (akronimo alemaniarra “makina erremintaren efizientzia hobetzeko eragingailuen teknologiak optimizatuz”) edo gure enpresetan dagoeneko ezartzen ari diren soluzioen adibideak.