BERRIGUNEren martxoko topaketa Energiaren Ekoizpenaren inguruan
BERRIGUNE: SORMENA ETA EKINTZAILETZA SUSTATZEKO TOPAGUNEA
pertsona zein enpresentzat
“ENERGIAREN EKOIZPENA”
MARTXOAren 11, 13, 18 eta 20ko saioak
15:00-17:00 DEBEGESAn
Izena emateko (doan): IMHko 943744132 telefonoan imh[abildua]imh.es helbidean edo www.imh.es webgunean
Energiaren Ekoizpena
Energia ekoizpenaren esparruak, etorkizunean ere jarraipena izango duten aldaketa sakon eta esanguratsuak jasan ditu.
Energia ekoizteko era tradizionala, hau da, jatorri hidraulico, nuklear, termiko edo erregai-fosilez osatua, energia berriztagarrietan oinarritutako energia ekoizpen sistema multzo baten bidez ordezkatuz doaz.
Ekoizpen eredu tradizionalekin ez bezala, energia berriztagarrien aldeko apostuak, oraindik ere sortu eta ezartzeko diren negozio eredu eta soluzio teknologikoei zabaltzen die bidea.
Izaera ezberdineko enpresentzat, energia fotoboltaiko, eoliko, biomasa, biotermia, maremotriza etabarrak, bakoitza bere garapen mailan dira aukera berrietarako arlo nagusietako bat, zalantzarik gabe.
BERRIGUNEtik sakonean aztertuko ditugu aukera hauek adierazten dizkiguten ezaugarriak. Ondorengo alderdian zehaztuko dira: energia berriztagarrien inguruan dauden diru pizgarriak, eskatzen diren teknologiak, beharrezkoak diren inbertsio edo instalazio lizentzia berariazkoak..
Dagoeneko abian diren kasuen ezaugarriak ezagutuko dira (Mutrikuko marea-energia, Derioko biotermia, etab.)