Berrikuntza Ingeniaritzako ikasleen bizipenak. Ander Garcia

2025/04/14 14:53:00 GMT+2
Hasieran ingeniaritza konbentzionala egiteko asmoa nuen (mekanikoa edo elektronikoa), baina ikasketekin esperientzia irabazteko aukerek bultzatu ninduten izena ematera. Betidanik interes handia izan dut teknologiaren eta berrikuntzaren alorrean.
  • Ander Garcia
  • Eibartarra, 21 urte.
  • Berrikuntzako Ingeniaritza Unibertsitate Gradu Dualaren ikaslea.

Zergatik aukeratu zenuen Elgoibarko Ingeniaritza Dualaren Eskola?
Hasieran ingeniaritza konbentzionala egiteko asmoa nuen (mekanikoa edo elektronikoa), baina ikasketekin esperientzia irabazteko aukerek bultzatu ninduten izena ematera. Betidanik interes handia izan dut teknologiaren eta berrikuntzaren alorrean.

Zein izan da zure ibilbidea orain arte?
Batxilergo teknologikoa egin nuen. Marrazketa teknikoa eta elektrizitateari lotutako irakasgaiak oso lagungarriak izan dira.

Esperientzia orokorra nolakoa da?
Nahiko positiboa. Dualtasunak denbora mugatuagoa uzten du, baina antolaketa onarekin ikasketak, lana eta aisialdia uztartzea lortzen dut. Talde txikiek eta irakasleen gertutasunak asko laguntzen dute.

Zein enpresatan ari zara Duala egiten?
Gaur egun, Katea Legaia enpresan ari naiz lanean, Oñatiko tailerrean, ardura teknikoekin.

Zer egiten ari zara Ikerketa Zientifiko Teknologikoan?
Muntaia-prozedura bat egiteko bi modu desberdin aztertzen ari naiz. Metodologia zientifikoa erabiliz, datuak bildu eta analizatzen ditut (denborak, errendimendua, galera eta mugimenduak).

Atzerriko misioa egiteko asmoa al duzu?
Bai. Datorren ikasturtean, irailetik aurrera, atzerrira joateko asmoa daukat. Herrialde zehatzik ez dudan arren, ingeles-maila ona dudanez, edozein lekutan moldatzeko gai sentitzen naiz.

Zure ustez, eredu dualak lagunduko dizu zure helburu profesionalak lortzen?
Zalantzarik gabe. Gazte izanda, heldutasuna lortzeaz gain, hiru urteko lan-esperientzia baliotsua irabazten dugu. Horrela, esperientzia eskatzen duten lanpostuetan aritzeko aukera dugu eta erantzukizuna hartzeko gaitasuna garatzen dugu.

Gradu hau ikastera nor animatuko zenuke?
Espezialitate zehatzik aukeratu ez duten eta ahalik eta lasterren lan-munduan sartu nahi duten pertsonei gomendatuko nieke.

Eskerrik asko Ander zure esperientzia partekatu izanagatik🤗

 

Berrikuntzako Ingeniaritzari buruz gehiago jakin nahi? Ikusi hemen