Berrikuntza Ingeniaritzako ikasleen bizipenak. Markel Lopez

2025/04/14 13:43:13 GMT+2
"Lau urteren ondoren konturatu naiz ingeniaritza hainbat arlotan arazoak konpontzeko ezagutza teknikoak eta trebetasunak irakasten dizkizun karrera dela, eta benetako espezializazioa dualean jasotako lan esperientziarekin batera iristen dela".
  • Markel López Vasco
  • Elgoibartarra. 22 urte.
  • Berrikuntzako Ingeniaritza Duala. Ikasle ohian

Unairi egindako elkarrizketa partekatzen dizuegu:

Zergatik aukeratu zenuen IMH?
Batxilergo zientifiko-teknologikoko ikaslea nintzela, banekien ingeniaritza ikasi nahi nuela, arloarekiko nuen interesagatik eta eskaintzen dituen lan-aukera onengatik. Hiru arrazoi nagusirengatik aukeratu nuen: berrikuntzan nuen interesagatik, eredu dualagatik eta Elgoibarren egotearen erosotasunagatik.

Esperientzia nolakoa izan da?
Positiboa eta trinkoa. Enpresa batekin harreman estua izatea lagungarria izan da, baina lan eta ikasketa erritmoa gogorra da.

Zein enpresatan aritu zara? Zer lan egin duzu?
Goizper S. Coop.-en. Produktu baten osagai mekaniko nagusien higadura arazo bati aurre egiteko proiektu bat garatu nuen, eta esperimentazio bidez hobekuntzak proposatu nituen. Horren ondorioz, produktu-familia berri baten garapenean parte hartu nuen.

Atzerriko esperientzia izan duzu?
Bai, Goizper France enpresan ia hiru hilabetez. Bezero frantziarren eskaerak garatzen eta diseinatzen aritu nintzen, eta horrek gaitasun profesionalak eta hizkuntza maila hobetzen lagundu dit.

Zure espektatibak bete al dira?
Bai, neurri handi batean. Esperientzia praktiko handia lortu dut eta lan mundurako prest nago. Espezializazioa, ordea, lan esperientziarekin dator gehienbat.

Nori gomendatuko zenioke?
Ingeniaritzaren alorrean interesa duten neska-mutilei, prestakuntza praktikoa nahi dutenei eta laneratze ona lortu nahi dutenei.

 

Eskerrik asko Markel zure esperientzia partekatu izanagatik🤗

 

Berrikuntzako Ingeniaritzari buruz gehiago jakin nahi? Ikusi hemen