Berrikuntza proiektua Metalen Fabrikazio Aditiboan: Hasiera Berria LMD teknologian

2024/10/07 13:47:00 GMT+1

Ikasturte hasierarekin batera, Lanbide Heziketako hainbat zentrotako parte-hartzaile Tknikan elkartu dira metalen fabrikazio aditiboko berrikuntza proiektuaren urte berriari hasiera emateko. Proiektu honek ikaskuntza-aukera berri paregabeak ekarri dizkie parte hartzaileei.

Metalen Fabrikazio Aditiboa, etengabe hazten eta berritzen ari den esparru teknikoa da eta Fabrikazio Aurreratuan funtsezko prozesu gisa finkatu da, produktuak pentsatu, diseinatzeko eta fabrikatzeko moduaren eraldaketa sustatuz.

Hori dela eta, proiektu honetako parte hartzaileak duela gutxi Zornotzan izan dira Automotive Intelligence Centerrek (AIC) antolatutako Super Metal Day ekitaldian industria honetako azken berriak ezagutzeko.

ABB, Bcnvision Group - Artificial Vision, Fronius Spain eta Kapture.io bezalako talde garrantzitsuek sustatutako ekitaldi honetan, elkarlaneko soldaduraren azken nobedadeak aurkeztu dira, kalitatearen ikuspegi eta kontrolarekin.

Ekitaldia oso aberasgarria izan da parte-hartzaileentzat, metalen Fabrikazio Aditiboaren alorrean sakontzeko aukera emango dien ideia eta ezagutza berriekin itzuli baitira.