Berrikuntza Sistematikoa: erreminta giltzarria krisialdiei aurre egiteko
2009/11/09 11:40:00 GMT+1
EUSKALIT Fundazioak urtero antolatzen duen Kalitatearen Asteko programazioaren barruan, INVEMAk ere jardunaldia eskeiniko digu IMHn.
Kalitatearen Asteko programazioaren barruan, INVEMAk ere Berrikuntza Sistematikoaren inguruko jardunaldia antolatu du azaroaren 12rako. Ekitaldia IMHko areto nagusian izango da, arratsaldeko 15.00etatik 17.00ak arte. Hitzaldia zuzendari gerente, zuzendari tekniko eta Berrikuntza eta I+Gn lan egiten duten pertsonei zuzendua dago.
Jorratuko diren gaien artean, krisialdi denboran teknologia sistematikoki zaintzeak duen garrantzia azpimarratuko dute.
Jardunaldian parte hartzeko kontaktatu Lourdes Gundín-ekin:: Tel. 943 309007 - Epostaz: lgundin arroba invema.es.
Kalitatearen Asteko programazioa