Agenda21: "Jostailu-opari" eta Bigarren eskuko Feria Elgoibarren
2010/11/16 17:07:00 GMT+1
IMH Agenda 21 proiektuan dago sartuta eta KONTSUMO JASANGARRIA ekimenean parte hartzeko Elgoibarko Udalak egin digun gonbidapena onartuz, bi ekintzetan parte hartuko dugu.
- Bigarren eskuko "jostailu-opari" bilketa egingo dugu: arazo ekonomikoak dituzten inguruko familiei Gabonetako kanpainan emateko . (Ekartzen diren gauzak egoera onean egon behar dira)
- Bigarren eskuko Feria batean parte hartuko dugu: Azaroaren 27an Elgoibarren Kontsumo Iraunkorraren eta Arduratsuaren I Feria ospatuko da, eta hemen guk erabiltzen ez ditugun gauzak saldu ditzakegu
IMHn bilketa azaroaren 17 eta 18an izango da, 11etatik 11.30ak arte izango da, harreran.
Hemen daukazue udaletxetik bidali diguten eskutitza (irakurri eta honen funtzionamendua ikusiko duzue): Kontsumo Iraunkorraren eta Arduratsuaren I Feria (Bigarren eskuko merkatua)
Eskerrik asko parte hartzeagatik!