Bigarren urtez jarraian Elgoibarren izango dira Miramon Enpresa Digitalak antolatutako autonomoentzako eta mikroenpresentzako mintegiak
(Donostia, 2005eko urriaren 10a). Gipuzkoako hainbat eskualdetan egindako autonomoentzako eta mikroenpresentzako mintegien lehenengo edizioko emaitzak modu positiboan baloratu ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, Miramon Enpresa Digitalaren bitartez, ekimenarekin jarraitzea erabaki dute. Hala, trebakuntza-lanak haien ohiko jarduera-eremutik aterako dituzte; Donostiako Parke Teknologikotik, hain zuzen ere. Aurreko edizioan bezala, helburua mikroenpresen eta autonomoen kudeaketa hobetzea da; izan ere, kolektibo horiek zailtasun handiagoak izaten dituzte informazioaren teknologia berrien aurrerapenak txertatzeko.
Zer egin zabor-postatik libratzeko? Horixe izango da Elgoibarren urriaren 18an Makina Erremintaren Institutuan 18:00etan izango den lehen mintegiaren izena. Bi ordu iraungo duen saioan, kasu praktikoak ikusita, joaten direnek nahi ez dugun postaz postontziak gainezka ez izateko zer egin behar den ikusi ahal izango dute. Gainera, doako edota prezio baxuko hainbat konponbide erakutsiko dituzte arazoa bukatzeko.
Mintegia, aurreko edizioan bezala, doakoa da eta izena emateko edo argibide gehiago izateko interesa dutenek 943 747 314 telefono zenbakira dei dezakete, cursos@miramondigital.com helbidera idatzi edota www.miramondigital.com web orria bisitatu.
Elgoibarren, ikasturte barruan, guztira sei mintegi izango dira. Mintegi horietan hainbat proposamen izango dira informazioaren teknologiak ezartzeari modu eraginkorrean heltzeko. Programa osatzen duten gainerako mintegiak ondokoak dira: Bilatu eta aurkitu: Nola bilatu interneten? (azaroak 29); Informatika nire enpresarako: Askea ala ordaindutakoa (otsailak 2); Biltegien kudeaketa infomatizatua eta eraginkorra (martxoak 21);Zer eduki beharko luke nire enpresaren webguneak? (maiatzak 11); Enpresan denbora eta baliabideak nola banatu (ekainak 20).
Mintegi-ziklo hau eGipuzkoa 2005 ekintza-planaren eta Euskadi Informazioaren Gizartean planaren hurrenez hurren Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutakoen baitan kokatzen da, izan ere, horien helburu da, beste hainbaten artean, Gipuzkoa lurralde aurreratua izatea enpresak informazioaren gizartean sartzeari dagokionez, konektatzeko aukerak eta merkataritza elektronikoa garatzearen bidez, hain zuzen ere.
Enpresa Digitala Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena da eta honakoak ditu helburu nagusi: enpresaren barneko eragileak sentsibilizatzea eta prestatzea, informazioaren eta komunikazioen teknologia berriak erabiltzea lehiarako zein garrantzitsua den ohar daitezen, eta informazioaren gizarterako bidean aurrera egitea. Horrezaz gain, sarean negozio berriak garatzen laguntzea, ekonomia berriko profesionalei gaikuntza eta laguntza eskainiz.
Prentsa-harremanetarako: Silvia Turné 616 11 25 80