BIRTLH Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen LHIIn ikasturte hasiera
BIRTLH Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen LHIIn, 19-20 ikasturtea abiatu da, 1320 ikaslerekin; horietatik 165 dira “Fabrikazio Mekanikoko Produzkioaren Programazioa”
zikloan izena emandakoak.
PPFMko erreferentzia zentrua Elgoibarko IMH Makina Erremintaren Institutua LHII da, eta, bertan aritzen da BIRT-PPFM lan-taldea; hau, Aritz Orbegozo, Emiliano Anton, Iñigo Ariztondo eta Jaione Aranguren irakasleek osatzen dute.
Ikaskuntza modu hau mixtoa edo erdipresentziala da. Ikasleak telematikoki lantzen dituen edukiak, noizean behingo saio presentzialekin konbinatzen ditu. Urrutiko ikasketa horri gertuko jarraipena egiten dio tutoreak.
BIRTLH ikasle eta irakasleoi, ikasturte on!!