Bizilabeko gazteek Elgoibarko emakume industrialen bisita jaso dute IMH Campuseko instalazioetan.
Elgoibarko Bizilabeko zientzia-teknologia tailerretan parte hartzen duten gazteek emakume industrialen bisita jaso dute IMH Campuseko instalazioetan.
Gazteekin izan dira Alaitz Bastida, ingeniaria eta IMH LHII-ko zuzendaria; Haizea Rumayor, informatikaria da eta Idekoko langilea; Leire Garate, Diseinu eta Produktuen garapenerako ingeniaria eta Soraluce S Coop-eko langilea; Miren Flaño, ingeniari mekanikoa eta Danobat-eko langilea.
Industriako-Profesional elgoibartar guzti hauek, beren esperientziak eta proiektuak partekatu dituzte Bizilabeko ikasleekin, egunerokotasunetik gertuko begirada eskainiz.
Ekimen honek, gazteengan eragiteaz gain, Elgoibarko komunitate zientifiko eta teknologikoa aberasten du, erakunde eta enpresa ezberdinen arteko lankidetza eta ezagutza trukea sustatuz.
IMH Campusek Elgoibarko Udalarekin elkarlanean dihardu urtean zehar hainbat #STEAM ekintza garatuz, gazteengan eta batez ere neska gazteengan bokazio teknologikoak sustatzeko helburuarekin.