Bizkaiko Enpresentzat Berrikuntza Sustatzeko 2015 Plana

2015/01/26 00:00:00 GMT+1
Bizkaiko Foru Aldundiak zabaldutako deialdian 6 eta 100 langile arteko enpresa industrialak, edo hauei lotutako zerbitzuak ematen dituztenak lor ditzakete subentzioak. IMHk hainbat ekintza gara ditzake berritu eta lehiakorrago izan nahi duten enpresei laguntzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak Berrikuntza Sustatzeko 2015 Plana martxan jarri du.

Enpresetatik beraietatik izaera berritzailearekin sortutako proiektuak laguntzea du xede, baldin eta gehienbat lehiakortasunerako gaitasuna hobetzeko efikazak badira eta enpresaren negozio-ereduarekin eta estrategiarekin koherenteak badira.

Kontuan hartzen dituen ekintza-lerroak:

  1. Produktu berriak diseinatzea edo garatzea, edo lehendik zeuden produktuen prestazioak hobetzea.

  2. Ekoizpen prozesuetan berrikuntzak txertatzea, edo existitzen den beste baten etapetako batean hobekuntza nabarmenak sartzea

  3. Antolakuntzaren eraldaketa, pertsonen eta taldeen protagonismoan oinarrituta

  4. Berrikuntza, merkatu berrietara irekitzeko eta produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko bide berriak sortzeko.

  5. Patenteen eskabideak aurkeztu eta izapidetzea

  6. Aurretik egindako azterlanak, enpresak lehiakortasuna handitzeko tresna gisa eskuratzeko

Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak (IMHk), bere prozesu eta produktuen berrikuntza sailarekin eta garapen konpetentzial eta antolatzailearekin, erantzuna eman diezaiekegu lehen 3 ekintza-lerroei.

Hiru ekintza-lerro hauetan hainbat proiektu mota garatzeko aukera dugu. Hona hemen adibideak:

1. eta 2. LERROAK:

Fabrikazio mekanikoa:

  • Material metalikoen, konpositeen, Ti, Inconel... etabarren mekanizazioa

  • Prozesuen optimizazioa: (ISO, CAM) Programak

  • Prototipoak eta lehen serieak

  • Aurre-probak bezeroaren etxean ezarri aurretik

  • Fabrikazio gehigarria, materiale plastiko eta metalikoekin

  • Ebaketa-erreminta berrien ezarpena: Abiadura handiko mekanizazioa

Diseinua:

  • Produktu berriak

  • Osagai berriak

  • Erreminta berriak edo daudenen optimizazioa

  • Erreminta berrien diseinua mekanizazio prozesuan lotze-kopurua murrizteko

  • Prototipo berrien diseinua

  • Elementu finito bidezko diseinu eta simulazioa

Automatizazioa

  • Prozesuen automatizazioan soluzioak

  • Teknologia elektriko, neumatiko, hidrauliko eta roboten instalazioa

Instrumentazio eta Kontrola:

  • KNM bidezko produktu egiaztapena.

  • Piezak 3Dn eskaneatu eta digitalizatu ikuspegi artifizialaren bidez

Forja y Estanpazioa:

  • Hotzeko, erdiberoko eta beroko forjako prozesuen diseinu eta optimizazioa

  • Elementu Finituen bidezko simulazioa

  • Erreminten diseinua. Erreminten bizitza-iraupen azterketa

  • Prototipatua eta lehen serieak

 

3. LERROA: Antolakuntzaren eraldaketa, pertsonen eta taldeen protagonismoan oinarrituta

Lehiakortasunaren hobekuntza pertsonen parte hartzearen bidez

  • Enpresek geroz eta argiago dute beraien LEHIAKORTASUNA prozesu desberdinetan langileen parte hartzearekin zuzeneko zerikusia duela. Parte hartze hau hainbat arlotan landu daiteke (kudeaketa, emaitzak....). IMHn gure metodologia dugu, non enpresa proiektua eta enpresaren funtsezko balioak oinarri hartuta zuzendaritzak lehikakortasunerantz bideratuako jarduera koherente bat eraiki dezakeen.

Garapen konpetentzialaren ingeniaritza eta laguntza

  • Gaitasun jakin batzuk enpresarentzat balio estrategiko nabaria izan eta horren garapenerako prestakuntza klasikoak eraginkortasun nahikoarekin erantzuten ez dionean. Ezinbestekoa da aurretik enpresak dituen behar konpetentzialak identifikatzea, bere produktu edo/eta zerbitzua garatu ahal izateko. Ondoren erarik egokiena bilatuko dugu konpetentzia horiek garatu edo gehitzeko.

Zuzendari eta tarteko aginteentzat laguntza lana

  • Bitarteko-Aginteek agindupean dituzten pertsonen kudeaketa lanak edo taldeen lidergoa beregain hartzen ez dutela nabari duen edozein enpresa motarentzat.
  • INCRESSek bitarteko-aginteekin definitzen du haien profil profesionala, eta banakako zein taldeko laguntza ekintzak lantzen ditu, eginkizun horiek bere gain har ditzaten, bai bitarteko-aginteekin eta baita hauen arduradunekin; coaching, PNL, Adimen Emozionala, Konstelazio Antolatzaileak...)

Etekin handiko taldeen sorkuntza eta optimizazioa

  • Produkzio eta kudeaketarako baliabide onenak izan arren, egiten diren ekintzetan errendimendu handiena atera ezinik dabilen zuzendaritzarentzat.
  • Organizazioan antzemandako beharraren arabera, prozesua zehaztu egiten da, egin beharreko ekintzetan eta nola aplikatu behar diren horretan.
  • Banakako eta taldeko bilerak, aldaketarako prozesu sistemikoa behatzeko. Oztopo eta palankak topatu eta ekintza-dinamikak bideratu.

 

Horrelako gaietan berritu edo lehiakorragoa izan nahi baduzu, jar zaitezke harremanetan IMHrekin, 943744132 telefonoan (Oier Uriarte) edo idatzi oier[abildua]imh.eus helbidera, edo IDATZI HEMEN...