Bulego teknikoko diseinatzaile lanetan jarduteko praktiken aukera enpresentzat
Kualifikazio altua duten eta langabezian dauden pertsonak balio erantsi handiko profil espezifikoetan prestatzeko asmoz (Bulegoko teknikoko diseinatzaileak), Proiektu Mekanikoen garapenerako ikastaroa eman dugu IMHn.
Ikastaroa 250 ordukoa izan da, Ingeniaritza Mekanikoko eta Diseinuko goi-mailako heziketa zikloko titulua duten eta langabezian dauden pertsonek egin dute eta datorren abenduaren 18an amaituko da.
250 orduetan ondorengo edukiak jorratu dituzte:
- Fabrikazio prozesuak
- Makinen muntagarritasuna
- Makinen arau eta multzoak
- Makinen elementuen kalkulua
- Solid Works
- Osagai elektrikoak eta fluidoen eskemak
- Kontrol estatistikoa
- Proiektuen kudeaketa
2015eko urtarrilaren 12an 200 orduko enpresa-praktikak abiatuko dituzte (enpresaren arabera izango dira, astelehenetik-ostilalera eta eguneko 8 ordu gehienez) Profil honen beharrean dauden enpresentzat aukera ona izan daiteke ikastaroa egin duten pertsona kualifikatuak praktiketan hartzea. Xehetasun gehiago nahi izanez gero Nora Ramonekin hitz egin 943748270 telefonoan, nora[abildua]imh.es helbide elektronikoan edo idatzi hemen.