Burdinolen Ibilbidea, igandean
Berriki abiatu du Debegesa garapen agentziak Debanatura Elkartearekin batera “Arbasoen Deia” bisita programa berria. Bisita programa honen helburua da eskualdeko herritarrei zein bisitariei Debabarreneko historia eta ondarea ezagutzera ematea, gure iraganean eta tradizioetan sakonduz.
“Arbasoen Deia” izenburupean, gure historian barrena 3 ibilbide proposatzen ditu egitasmoak: Dolmenen Ibilbidea, Paleolitikoko Ibilbidea Ekainen eta Praileaitzen eta Burdinolen Ibilbidea.
Ekainaren 24an Burdilonen ibilidearen txanda izango da: oinez eta trenez egingo da, gida-interprete baten azalpenek lagunduta.
Hitzordua goizeko 10:00etan, Mendaroko tren geltokian. Erreserbak 943191172 / 695783656 telefonoetara deituz edo debanatura[abildua]hotmail.com helbidera idatziz egin daitezke.