CAE NX ON-LINE ikastaroa. Hasiera: Maiatzak 18. Azken plazak!

2020/05/05 12:24:00 GMT+1
Ikastaroan zehar parte-hartzaileek NX CAE lizentziarako sarbidea izango dute. Lanbidek %100 diruz lagunduta.

Covid-etik eratorritako egoeraren ondorioz, Enplegurako Prestakuntzako aurrez aurreko ikastaroen arloa geldiarazi egin zen. Harrezkero, gure profesional-taldeak konponbideak bilatzen jarraitu du, pertsonak beren interes-arloetan prestatzen jarraitzeko.

Gaur egun, gure teknologiari eta motibazioari esker, garai digital berri batera eraman dugu horrelako prestakuntzak ematea, birtualera jauzi eginez eta testuingurura egokituz.

Eta gehien eskatzen diren prestakuntza-ikastaroak ematen jarraitzen dugu. Ikastaro honetan oraindik ere plaza libre batzuk daude:

ON-LINE CAE NX ikastaroa

  • Iraupena: 40 ordu
  • Egutegia: 2020/05/18 - 2020/05/29
  • Ordutegia: 15:30-19:30
  • Lanbidek %100 diruz lagunduta, EAEko langileentzat
  • Baimena eskatu zaio Lanbideri
  • NX CAE lizentzietara sarbidea

Interesatuz gero idatzi FORMULARIOAN, bidali mezua imhformazioa@imh.eus helbidera edo deitu 943 74 82 66ra (Ane Iriondo)