Cedefop Topaketak IMHn
Cedefop erakundeak, Europako Lanbide Heziketako Garapen Zentruak, urtero sustatzen ditu topaketa hauek eta iaz topaketak antolatzeko Sanolikan egindako bileran IMHk hartu zuen lekukoa. “Hezkuntza erakunde eta bertako instituzioen arteko elkarlana” arloaren barruan, topaketa honen gai nagusia berrikuntza teknologikoa lanbide heziketatik enpresetara nola egiten den jorratzea izango da.
Horretarako Italia, Holanda, Estonia, Polonia, Txipre, Kroazia eta Danimarkatik etorritako parte-hartzaileek IMHko arduradunekin batera IMHn garatzen diren programa eta proiektuen adibideak erabiliko dute berrikuntza teknologikoa nola lantzen duten aztertzeko. Horrez gain, erakunde eta enpresak bisitatuko dituzte, besteak beste AFM, Eusko Jaurlaritza eta Danobat.
Ekimen hau Leonardo etengabeko ikaskuntza programan kokatzen da.