Cosmium tailerra argi kutsaduraren eraginaz jabetzeko
2022/11/04 13:23:16 GMT+2
![](https://www.imh.eus/eu/albisteak/cosmium-tailerra-argi-kutsaduraren-eraginaz-jabetzeko/@@images/4b4b8e46-7bb1-449e-8484-9f06034aab26.jpeg)
Agenda 2030 ekintza.
Eskola Agenda 2030ri dagokionean IMH Campuseko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak antolatzen dituen ekintzen artean, gaur goizean Cosmium tailerrean parte hartzen ari dira gure ikasle-irakasleak.
Helburua? Argi kutsaduraz sentsibilizatzea, zeruko izarrak ezkutatzeaz gain, biodibertsitatean, osasunean, klima-aldaketan, kulturan eta abarretan ere eragin energetikoa baitu.
Cosmium proiektuak energia, zientzia eta ingurumena bateratzen ditu, FULL DOME 360o PLANETARIOA erabiliz.