Debabarreneko ekintzailetasun foroa IMHn bildu da
2015/11/13 01:00:00 GMT+2
![](https://www.imh.eus/eu/albisteak/debabarreneko-ekintzailetasun-foroa-imhn-bildu-da/@@images/09880ed7-9755-4602-8ce5-40ca5c7119f8.jpeg)
Azaroaren 5ean Debabarrenako Ekintzailetasun foroa bildu zen 2016an burutuko diren ekintza nagusien identifikazioa eta definizioa lantzeko. Bilera IMHn antolatu zen bide batez Foroko kideei gure Berrikuntza-Aplikazio Zentro berria ezagutu zezaten. Foro honetan, eskualdean ekintzailetasunarekin zerikusia duten entitateak biltzen dira, besteak beste:
IMH
Elgoibarko Udala
Debegesa
Izarra Center
Mutrikuko Udala
Mutrikuko Institutuko Urratsbateko arduraduna
Somos Asesores
Mekako Urratsbateko arduraduna