Debabarreneko Enplegu Planaren esparruan, IMHk "Garapen eta Ekintzailetasuna" eta "Nazioarteko Merkataritza" ikastaroak abiatu ditu.

2013/04/10 23:00:00 GMT+1
Prestakuntza ekintza hauek Debabarreneko Enplegu planean kokatzen dira eta parte hartzaileen laneratzea ahalbideratzeko orientazioa dute

Debabarrenerako  landu diren Enplegu Planaren ekintza planak abiatzeko, izaera berezidun IMHk bi ikastaro jarri ditu martxan, non parte hartzaileen laneratzea ahalbideratzeko orientatuta dauden:

- Lehenengoak, "Garapen Tekniko-Pertsonala eta Ekintzailetasuna laneratze zailtasunak dituzten pertsonentzat", parte hartzaileei erremintak eta ezagutza teknikoak emango dizkie ikasleei, gaitasun pertsonal eta profesionalak indartu ditzaten eta ondorioz enplegu aukerak dituzten sektoreengana edo ekintzailetasunarengana orientatuak izan daitezen.

- Bigarrenak, "Nazioarteko Merkataritza", eremu ez industrialetan kualifikaziodun pertsonak nazioarteko mertakaritzan zerbitzua emateko gai izan daitezen birorientatzeko prestakuntza eskainiko zaie, eskualdeko enpresak kanpoko merkatuetara zabaltzeko lanetan lagungarri izan daitezen.

Enplegu Planaren prestakuntza ekintza hauek Elgoibarko Udalak koordinatzen ditu eta Lanbidek diruz lagundu.

 

Debabarreneko Enplegu Planari buruzko informazio gehiago...