Debabarreneko enpresa, langile eta langabeei Enplegurako Prestakuntza Sistema berriaren aurkezpena

2012/05/02 10:00:00 GMT+1
Ikaslanen zabalkunde kanpainaren 3. fasearen baitan, 3 jardunaldi antolatu dituzte ikastetxeek eskualde mailan. Lehenengo biak burutu dira eta hirugarrena, maiatzaren 3an izango da langile eta langabeentzat.
IKASLAN, Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen Elkartea (Debabarreneko Armeria Eskola, Uni Eibar-Ermua, Mutrikuko Insitutua, Meka Lanbide Eskola eta IMHk parte hartzen dute elkartean) plan bat garatzen ari da euskal enpresa eta langileen artean, enplegurako politika aktiboen transferentziaren ondoren abiatu den Enplegurako Prestakuntza Sistema berriari buruzko informazioa zabaltzeko.

 

Debabarreneko Agenda:

1) Enpresei zuzendutako saioa – Enplegurako Prestakuntza: Erremintak enpresentzat.

2012/04/26 - Tokia, Debegesa, ordutegia: 11:00-13:00.

Jardunaldi honetan ondorengo gaiak argituko dira:

  • Zer ekarpen egiten dio Enplegurako Prestakuntzak enpresari?

  • Norentzat da onuragarri? Aukera guztiak baliatzen ditugu?

  • Nola ezarri dezaket praktikan nire enpresan?

2-3) Langile eta lanbabeentzako saioak – Enplegurako prestakuntza: Nire gaitasunak hobetzeko erremintak.

  • 2012/04/26 – Tokia: Portalea Eibar, 17:30-19:00

  • 2012/05/03 – Elgoibarko Kultur etxea, 18:00-19:30

Jardunaldi hauetan egun dauden deialdiak azalduko dira, bereziki Profesionaltasun Egiaztagiriena, Enplegurako Prestakuntza Sistemaren ardatza baitira.


Planak hainbat fase izango ditu, otsailean abiatu zen eta 2012ko irailean amaituko da, eta IKASLANek prestakuntza iraunkorrararen garrantzia azpimarratu nahi du, batez ere krisi garai honetan.

  • Hasierako fasean, IKASLANek euskal enpresei -3.000 enpresa mikro, txiki eta ertain- Enpleguaren Prestakuntza Sistema berriari buruzko planaren abiatzea azalduko die.

  • Bigarrenean, 900 enpresek IKASLANeko prestakuntza arduradunen 900 enpresa bisitatuko dituzte, informazio zabala emateko, eta 2.700 langile aktibo eta langaberi informazioa emango zaie IKASLANek 3 lurraldeetan dituen 56 ikastetxeetan.

  • Hirugarrenean, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako eskualdeeten 10 jardunaldi informatibo burutuko dira, enpresa-pertsona eta langileei Enplegurako Prestakuntza Sistemari buruz eta Hiruko Fundazioaren hobari sistemari buruzko azalpen zehatzak emateko. Azken honek enpresetan inplantazio urria du, Enplegurako Prestakuntzaren Behatokiak emandako datuen arabera. Irailean zabalkunde kanpaina isteko jardunaldia egingo da.

Hirugarren fasearen baitan, eskualdeko Lanbide Heziketako Ikastetxeek 3 informazio-saio antolatu dituzte enpresei eta aktibo edo langabe dauten langileei zuzenduta (goiko agendan ageri dira).

Jardunaldi hauetan egun dauden deialdiak azalduko dira, bereziki Profesionaltasun Egiaztagiriena, Enplegurako Prestakuntza Sistemaren ardatza baitira. Pertsona batek lan jarduera betetzeko beharrezkoa den kualifikazioa ofizialki egiaztatzen dutenez, begibistakoa da duen garrantzia. Ziurtagiri edo egiaztagiri hauek lor daitezke bai prestakuntzaren bidez, bai lan eskarmentua egiaztatuz Lanbide Gaitasuna Egiaztatzeko Egituraren bidez, edo biak uztartuz.

 

Honetarako, Lanbideren teknikariek parte hartuko dute, sistemaren xehetasunak azaltzeko.