Debabarreneko lan munduan euskararen erabilera sustatzeko plana: Ardatza egitasmoa
Euskara gizarte esparruak irabazi nahian dabil azken urte hauetan: komunikabideak, irakaskuntza, administrazioa... Lan mundua eremu estrategikoa da euskararen etorkizuna bermatu nahi bada. Hainbat erakunde eta enpresek heldu diote erronka horri, euskararen normalizazio planak abian jarriz.
Erronka horri Debabarreneko udalek ere heldu diote eta Elgoibar, Eibar, Deba, Mendaro, Mutriku eta Soraluze udalek lan munduan euskararen erabilera sustatzeko plana jarri dute martxan.
Plan hori aurrera eramateko Debabarreneko udalek, EMUN aholkularitza kontratatu dute. EMUNek euskararen erabilera normalizatzeko planak diseinatu eta inplementatzen ditu enpresetan, erakunde publikoetan, merkataritzan
Debabarreneko udaletako euskara zerbitzuek eta EMUNek ondorengo lan ildoak zehaztu dituzte 2006rako:
- Prestakuntza saioak udal teknikari, sindikatu eta udal agintariei zuzenduta.
- Bi koordinazio gune nagusi: udal teknikarien artekoa eta Jarraipen Batzordea.
- Komunikazio plana.
- Enpresetarako bisitak
Debabarreneko lan munduan euskararen erabilera sustatzeko planaren baitan udaletako, sindikatuetako, Debegesako eta euskara plana duten enpresetako ordezkariek Jarraipen Batzordea osatu dute.
Debabarreneko udalek animatu egin nahi dituzte Debabarreneko enpresak euskara planak martxan jartzera.
Ardatzari buruzko informazio gehiago...
(*) IMHk 2003 urtean abiatu zuen euskara plan propioa, Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzarekin. IMHren euskara planak, Goazen, baditu laguntzaileak, besteak beste Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politika Sailbuordetza.