Digital Manufacturing Unibertsitate Master berria dagoeneko ofiziala da.
2018/06/05 23:00:00 GMT+1
Unibasq-en oneritzia jasota, enpresen eta ikasleen kaptazioarekin gabiltza, aurreikusi bezala ikasturtea irailean hasteko. Interesik baduzu, jar zaitez harremanetan IMHrekin.
DIGITAL MANUFACTURING Unibertsitate Master berria 2018ko irailean abiatuko dugu.
Masterraren bidez enpresek Industria 4.0-ra jauzia emateko profesionalak prestatuko ditugu. Dagoeneko 10 enpresek adierazi digute Dualean parte hartzeko nahia eta behar dituzten beharrak jasotzen ari gara, profil horiei erantzungo dieten ikasle-langileak lortzeko.
Masterra Duala da, gutxienez %50eko lan kontratuarekin, bi urte iraungo du eta 90 ETCS izango ditu. Interesatzen al zaizu? Deitu 943748264 telefonora (Leire Alberdi), sartu Digital Manufacturing unibersitsate master atalean edo idatzi formularioan.