Digital Manufacturing Unibertsitate Masterraren Mugikortasun Programak lehen urratsak eman ditu gure instalazioetan!

2024/05/22 10:51:00 GMT+1

Duela gutxi, IMH Campuseko Digital Manufacturing Unibertsitate Masterreko mugikortasun-programa berriari ekin diogu, Duale Hochschule Baden-Württemberg Unibertsitate ospetsuarekin lankidetzan, Alemanian.

 

Lehen urratsak.

DHBW CAS enpresako Ingeniaritza Integratuko, Ingeniaritza Mekanikoko eta Industria Ingeniaritzako masterreko ikasleek FABRIKAZIO ADITIBOKO astea egin dute maiatzean IMH Campuseko instalazioetan, Mario Arrue (IMH Campus), Juan Ramón Castillo (IMH Campus), Maitane Gabilondo (IMH Campus), Xabier Cearsolo (IMH Campus) eta Sergio Sainz (Maquinser) profesionalen eskutik.

Bestalde, gure masterreko ikasleek Alemaniara joateko aukera izango dute azaroan, enpresan eta gizartean iraunkortasunaren erronkak kudeatzeko kontzeptu eta sistema teknologikoetan trebatzen.

 

Zer onura dakartza ekimen honek?

  • Industria Adimendunaren arloko ezagutzak eskuratzea Alemaniako metodo dualeko unibertsitate nagusietako batean.
  • Kultura berri bat bizitzea eta esperientzia pertsonala aberastea.
  • Ingelesaren arintasuna hobetzea.

 

Unibertsitateko prestakuntza erakargarri hau interesatzen bazaizu, informazio-saio pertsonalizatua eska dezakezu:

IMH Campusean bertan, edo bideo-dei bidez, Fabrikazio Digitaleko gure Unibertsitate Masterrari buruz jakin behar duzuna kontatuko dizugu.

 

Informazio gehiago behar duzu?