Digitalizazioa Lanbide Heziketan: IMH etorkizunerantz Fabrikazio Mekanikoan
2024/10/14 15:57:00 GMT+1
Modernizaziorako bidean, IMH Lanbide Heziketako Institutua Fabrikazio Mekanikoko bere tailerrak digitalizatzeko proiektu batean murgilduta dago. Duela urte batzuetatik hona, LHko hainbat zentro ekimen berritzaileak inplementatzen aritu dira, eta IMH horietan inplikatuta egon da, eskoletako tailerrak digitalizatzeko eta, horrela, ikasleak trebatzeko, aldaketarako eragile bihur daitezen historikoki konbentzionala izan den sektore batean.
Tailerren digitalizazioak barne hartzen du tresna adimendunen biltegiak eta stocka kontrolatzeko sistemak sortzea, makinen konexioa eta mantentze-lanen kudeaketa digitalizatzea. Tailerrean jasotako datu guztiak bateratu eta optimizatzeko asmoz, Fagor Digital Suite kudeaketa-tresna IMHren tailerrean ezartzea erabaki da.
Fagor Digital Suite soluzio integrala da, eta makinak produkzio- eta kudeaketa-sistemekin konektatzea ahalbidetzen du, funtsezko datuak atzemanez eta informazio baliotsu bihurtuz. Tresna hori erabiltzeak erabakiak hartzea errazteaz gain, ikasleak ingurune digitalizatuetan lan egiteko ere prestatzen ditu, eta hori erabakigarria da etorkizunean industria-sarean sartzeko.
Tresna horren integrazio eraginkorra ziurtatzeko, hainbat prestakuntza-saio programatu dira IMHko irakasleekin. Saio horietan, tailerreko erabiltzaileek Fagor Digital Suiteren interfazearen diseinua beren behar espezifikoetara pertsonalizatu ahal izango dute. Ekipoen arteko konexio horrek, lanean eraginkortasuna sustatzeaz gain, makinen mantentze-lanak optimizatzen ditu, fabrikazio-prozesuak planifikatzen ditu eta tailerraren okupazioa aztertzen du.
Ekimen honen bidez, IMHk tailerraren eraginkortasun operatiboa hobetu nahi du, makinen malgutasuna eta moldagarritasuna handitu nahi ditu eta mantentze prediktiboa hobetu nahi du, gure ikasleei industria modernoaren erronkei aurre egiteko beharrezko tresnak emateaz gain.