Doitzaile Mekanikoa eta Mantenimenduko Mekanikoa ikastaroak langabetuentzat
2004/03/08 00:00:00 GMT+1
Interesatuak 2004ko martxoaren 17an baino lehen eman dezakete izena.
INEM-ek %100 subentzionatuta, ondorengo bi ikastaroak hasiko dira:
Doitzaile Mekanikoa, 409 ordutakoa,
- Hasiera: martxoaren 29an
- Amaiera: uztailaren 26an.
- Ordutegia, uztailaren 1a arte 14.00-19.00. Uztailean, goizez: 8.00-14.00.
Mantenimenduko Mekanikoa, 399 ordutakoa,
- Hasiera: apirilaren 1ean
- Amaiera: uztailaren 15ean.
- Ordutegia: ekainaren 1a arte 14.00-19.00. Ekainetik aurrera goizez izango da: 8.00-14.00.
Prestakuntza amaitu ondoren, enpresetako praktikak egin ahal izango dira.
Informazio gehiago IMH 943 74 82 70 (Nora Ramón)