Dualeko enpresekin topaketa

2025/02/24 13:39:06 GMT+1
Elgoibarko lanbide heziketaren 125 urteurreneko ospakizuna.

 "Iragana, oraina, etorkizuna" lelopean ospatzen ari garen Elgoibarko lanbide heziketaren 125 urteurreneko ospakizunen barruan, ORAINA ospatzeko, ateak irekitzeko bi saio antolatu ditugu IMHn, bata enpresentzat eta bestea ikasle ohientzat.

Enpresei dagokionean, jardunaldiaren gaiak Lanbide Heziketaren sistema berria eta aurtengo Prestakuntza Dualaren inguruko nobedadeak izan dira.

Ekitaldira hurbildu diren enpresekin solasaldia egin dugu eta azkenik instalazioak bisitatu ditugu, metodologian eta teknologian garatzen ari garen proiektuak ezagutu ditzaten.

Eskerrik asko etorri zareten guztioi, laster berriz ikusiko garelakoan!