e-Calibra Proeiktua: urruneko sistemaren saiakerak

2004/02/04 00:00:00 GMT+1
IMHko lantegian makinak egiaztatzeko saiakerak egin dira, proiektuan garatzen ari diren kablegabeko on-line sistemaren bitartez.

Frogetan makinaren datu bilketa, Internetera konektatutako konputagailu batera datuak kablegabe bidalketa, eta konputagailu honen on-line konexioa testeatu dira.

E-CALIBRA proiektuaren helburua makina-erremintak eta koordenatuen bidez neurtzeko makinak periodikoki eta urrunetik egiaztatzeko erreminta sortzea da, prozesua asko merketuz eta, bestalde, beharrezkoak diren benetako egiaztatzek erraztuz, beraien prestazioak mantentzeko.

Aurretik definitutako pieza patroiaren programa burutu ondoren, lortutako datuak kablegabeko komunikazioz bidaltzen dira interneten sartuko den punturaino, hemen on-line aplikazio batekin lotzen da, jasotako informazioa aztertuko duena eta dagokion zuzenketa eta ondorioak itzultzen ditu.

Era berean, prozesua bideokonferentzia eta konpartitutako arbela digitala duen zerbitzuarekin osotuko da, xehetasunak adieraziko dituena eta lana burutzean sortutako zalantzak gainditzen ahalbideratuko duena.

Proiektuan, IMHz gain, Trimek, Unimetrik, Nextel, Carsa enpresek eta Robotiker zentro teknologikoa.

e-calibra