EAEko enpresen prestakuntzarako 2015 laguntza deialdia argitaratu da. HOBETUZ.

2015/10/22 23:00:00 GMT+1
Gaur argitaratu da EHAAn 2015ko laguntza deialdia, enpresek garatuko dituzten prestakuntza ekintza estrategikoak egiteko.

Esteka honetan sar zaitezke Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek prestakuntzako estrategia-ekintzak gauzatzeko laguntza ekonomikoen 2015eko deialdiaren testua irakurtzeko.

Laguntza hauek estatuko sistemaren prestakuntza-hobarien osagarriak dira. Enpresa eskatzaileek oraindik erabiltzeko duten ekitaldirako kreditua estatuko hobari-sistemaren bidez kontsumitu beharko dute; horrela ez badute egiten erabili ez duten kreditu kopurua azken-subentziotik deskontatuko zaie.

Data-gakoak:

  • Eskaera-aurkezpenak: 2015/11/16
  • Prestakuntza egin: 2015/1/1 - 30/6/2016
  • Justifikazio memoria aurkeztu: 2016/9/15

IMHtik enpresei gure ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA taldearen esperientzia eta garatutako metodologia eskaintzen dizue, zuen Prestakuntza Plana garatu, aurkeztu eta kudeatzeko.