EAEko enpresen prestakuntzarako 2016 laguntza deialdia argitaratu da. HOBETUZ.
Esteka honetan sar zaitezke Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek prestakuntzako estrategia-ekintzak gauzatzeko laguntza ekonomikoen 2016eko deialdiaren testua irakurtzeko.
Laguntza hauek estatuko sistemaren prestakuntza-hobarien osagarriak dira. Enpresa eskatzaileek oraindik erabiltzeko duten ekitaldirako kreditua estatuko hobari-sistemaren bidez kontsumitu beharko dute; horrela ez badute egiten erabili ez duten kreditu kopurua azken-subentziotik deskontatuko zaie.
Data-gakoak:
- Eskaera-aurkezpenak: 2016/10/15
- Prestakuntza egin: 2016/01/01 - 2017/06/30
- Justifikazio memoria aurkeztu: 2017/09/15
IMHtik enpresei gure ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA taldearen esperientzia eta garatutako metodologia eskaintzen dizue, zuen Prestakuntza Plana garatu, aurkeztu eta kudeatzeko.