EEE batek eragindako enpresak prestatzeko laguntzak.
2009/09/22 23:00:00 GMT+1
AFMko enpresei Hobetuzek argitaratu dituen laguntzen berri emateko irailaren 30ean Elgoibarko IMHn bilera burutuko da.
Irailaren 18an, EHAAn argitaratu da baimendutako EEE enplegua
erregulatzeko espediente batek eragindako Euskal Autonomia Erkidegoko
enpresentzat prestakuntza-planak egiteko laguntzen deialdia.
Deialdiak, halaber, banakako laguntzak jasotzen ditu
prestakuntza-planetan etekinez parte hartzen duten langileentzat,
plan horietan parte har dezaten bultzatzeko. Enpresak prestakuntza
planik ez badu egiten, langileek Hobetuzeko 2009ko langileei
zuzendutako deialdiaren barne aurkezten diren planetan parte har
ditzakete.
Laguntzen deialdia Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak egin du. Hona laguntzei buruzko araudia:
Aipatutako laguntzak aplikazio informatiko baten bidez eskatzen
dira. Aplikazio informatikoan sartzeko sakatu hemen ... (Hobetuzeko web orrian)
Gogoratu AFMko enpresentzat aurkezpen bilera datorren irailaren 30an goizeko 9.30etan Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko Areto Nagusian izango dela. Honi buruzko informazio gehiago jakiteko (Zigor Esnaola, 943744132 telefonoan).