EEE egoeran dauden enpresa eta langileen prestakuntzarako diru laguntzak. 2010 Deialdia
2010/04/27 15:23:00 GMT+1
EHAAn apirilaren 26an argitaratu da deialdia enplegu-erregulazioko espedientearen ondorioz lan-kontratua eten zaien langileen prestakuntzarako laguntza ekonomikoen deialdia. Enpresak prestakuntza egiten ez duen kasuetan, langileak prestakuntzarako Hobetuz-en 2009 eta 2010 Ohiko Deialdia arruntean dezake eskaria
Laguntza hauek Eusko Jaurlaritzarren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak atera ditu. Arautzen duen legedia ondorengoa da:
Laguntza hauen eskaera aplikazio informatikoen bidez egin behar da.
Aplikazio informatiko honetan Hobetuz-en webeko estekatik sar daiteke...
DEIALDIARI BURUZKO OHAR BATZUK:
ENPLEGU-ERREGULAZIOKO ESPEDIENTEAREN ONDORIOZ LAN-KONTRATUAK ETEN ZAIZKIEN ENPRESEK AURKEZTUTAKO PRESTAKUNTZA-PLANETARAKO LAGUNTZAK, ETA PLAN HORIETAN PARTE HARTZEN DUTEN LANGILEENTZAKO LAGUNTZAK.Onartutako EEEk eragindako enpresei zuzenduta, eta egiaztapen espedienteak eragindako kooperatibentzat.
- EEE egoeran dauden langileekin batera, enpresaren beste langileek ere parte hartu ahal izango dute
- 2010ean abiatutako eta EEEk irauten duen bitartean garatuko diren prestakuntza-ekintzetarako laguntzak eska daitezke
- Parte-hartzaile bakoitzeko iraupen minimoa 6 ordutakoa eta gehiena 270 ordutakoa.
- Aurrez-aurre emango dira eta nagusiki kanpo-profesionalengatik.
- Eskaera web honetan egingo da: www.hobetuz.com
- Eskaera aurkeztu aurretik, enpresak Langileen Ordezkaritza Legalari prestakuntza-ekintzei buruzko informazioa emango dio, eta LOLk 15 egunetako epea izango du txostena prestatu eta laguntzen eskaerari atxikitzeko.
- Enpresentzako gehienezko laguntza kalkulatuko da, parte-hartzaile bakoitzeko 9€/orduko aplikatuz. Ekintza maila handiagokoa bada, tarifa 13€/ordu/parte-hartzaileko izango da. 25 lagun baino gutxiagoko enpresetan, tarifa 20€/ordu/parte-hartzaileko topea izango du.
- Langileentzako gehienezko laguntza, 4€/prestakuntza ordu oinarri hartuta kalkulatuko da. Langile bakoitzeko gehienezko muga 800€takoa izango da.
- Aurkezteko epea: 2010eko azaroaren 30a
- Prestakuntza gauzatzea:
- Langile bat jasotako prestakuntzan gai dela aintzat hartzeko, % 80ko bertaratze-ehunekoa egiaztatu beharko du gutxienez, baita jasotako prestakuntzaren gutxieneko aprobetxamendua ere, prestakuntza-ekintzaren ardura duen prestatzailearen iritziz.
- Prestakuntza ekintza bakoitzean langileen asistentzia jasoko da, sinadura indibidualizatutako erregistroaren bidez
- Parte-hartzaile bakoitzarei preskuntza-ekintzaren parte-hartze agiria emango zaio (2 hilabeteko gehienezko epean). Enpreask kopia bat gorde beharko du, parte-hartzailearen jasotako sinadurarekin.
- Onartutako ekintzen talde bakoitza abiatzeko unean, enpresak Hobetuzi jakin arazi beharko dizkio prestakuntza-ekintzaren hainbat datu eta baita parte-hartzaileena ere.
- Talde guztiak amaitu ondoren, enpresak jakin arazi beharko du benetan amaitu duten ikasleak nortzuk izan diren.
DEIALDI ARRUNTETAN ONARTU DIREN PRESTAKUNTZA-PLANETAN ESKAINITAKO PRESTAKUNTZA-EKINTZETAN PARTE-HARTZEN DUTEN EEEK ERAGINDAKO LANGILEENTZAT LAGUNTZAK
Euskal Autonomi Erkidegoko eta EEEk erangidako enpresetako langile direnentzat, hauetako baldintzak betetzen dituztenean:
- Enpresak deialdi honen barruan ez du prestakuntza plana aurkeztu eta garatuko
- Lan kontratua eten ondoren 30 egun pasa ondoren, enpresak Hobetuzi bere parte-hartzea kontutan duen prestakuntza-planik ez duela aurkeztu.
- Enpresak prestakuntza-plana aurkeztu badu, parte-hartu izan duen prestakuntza ordu kopurua, langilearentzat 800 €tik beherako languntza izatea.
- Deialdi honetan Hobetuzek kudeatutako eskaintzako etengabeko prestakuntzarako 2009ko eta 2010eko ekitaldietarako egindako deialdi arruntetan onartutako prestakuntza-planetik eratorritako prestakuntza-ekintzaren batean parte hartzen duten langileentzako laguntza indibidualak finantzatu ahal izango dira, beti ere baimendutako enplegu-erregulazioko espediente baten ondorioz langileen lan-kontratua eteten den aldian.
- Langileei emango zaien gehieneko laguntza honela kalkulatuko da: prestakuntzan parte hartzen duten ordu bakoitzeko 4 euro emango dira, baina jasotzen duten diru-kopuruak ezin izango du 800 euroko gehieneko muga gainditu langile bakoitzeko.
- Eskaera www.hobetuz.com. Webaren bidez egin beharko da. Aurkezteko epea 2010eko azaroaren 30ean amaituko da.
- Gaitutzat hartu diren langileei dagozkien laguntzak batera ordainduko dira langile horiek parte hartu duten prestakuntza-ekintzak amaitutakoan.
- Langile bat jasotako prestakuntzan gai dela aintzat hartzeko, % 80ko bertaratze-ehunekoa egiaztatu beharko du gutxienez, baita jasotako prestakuntzaren gutxieneko aprobetxamendua ere, prestakuntza-ekintzaren ardura duen prestatzailearen iritziz
Aurreko deialdietan bezala, IMHk Prestakuntza Iraunkorreko Kudeaeta eta Tramitazio zerbitzua eskaintzen dizue enpresa ea langileei.