Egoitz Gurrutxaga Zehatzeko produkzio arduraduna, 2015eko ikasle ohi aipagarria, Elgoibarko IMH Sarien 13. edizioan
IMHko heziketa zikloetako ikasleen diploma eta Sari banaketa ekitaldia ospatu genuen ekainaren 11an.
Ekitaldian ikasle, tutore, irakasle eta guraso eta enpresa babesleez gain Alfredo Etxeberria Elgoibarko Alkateak, Joxean Egaña IMHko Zuzendariak eta IMHko ikasle ohi sarituek parte hartu zuten.
Goi-mailako 3 taldeek (Fabrikazio Mekanikoko Diseinua, Fabrikazioa Mekanikoko Produkzioaren Programazioa eta Mekatronika Industriala), erdi mailako beste 3k (Mekanizazioa D eta A eta Mantenu elektromekanikoa), 110 diploma jaso zituzten. Hauei Eredu Dualeko 23ak gehituz gero, guztira 133k.
Laneratzea
Promozio honetatik Lantotiko Prestakuntza egin ondoren %75ek lanean jarraituko dute eta %31ek ikasten. Iazko joera positiboa mantentzen da (LP ondoren lanean: 2014an %52, 2013an %41, 2012an %25) jakinik ikasketak amaitu eta hurrengo hilabeteetan laneratze datuak goranzko joera izaten dutela.
IMH SARIEN 13. EDIZIOA.
Edizio hau Hoffman Group eta Pixel Sistemas enpresa babesle eta beste 16 enpresa kolaboratzaileei esker antolatu ahal izan dugu.
Sarien atalean 4 banatu dira:
- Ikasle ohi aipagarria Egoitz Gurrutxaga Aizpurua elgoibartarrari egokitu zaio. Egun Mendaroko Grupo Egile-ko Zehatz enpresako ekoizpen arduraduna da. IMHn erdi mailako mekanizazio zikloa ikasi zuen 1998-1999 ikasturteetan. IMHko tornulariaren irudi oroigarria jaso du.
- Aurtengo ikasle aipagarria Endika Vazquez Mesanza eibartarra izan da.Goi-mailako Fabrikazio Mekanikoko Produkzioko Programazioa ikasi du, praktikak Zehatz enpresan egin ditu eta Talleres Myl-en hasiko da lanean. Saria 500 euroko ikasketa poltsa izan da.
- Eredu Dualeko ikasle aipagarria Unai Alonso Del Campo elgoibartarra da eta Goi-mailako Fabrikazio Mekanikoaren Diseinua ikasi du. Eredu Duala Ekide enpresan egin du. Saria 500 euroko ikasketa poltsa izan da.
- Azkenik Elgoibartar ikasle aipagarria Adolfo Mugika Etxaniz da, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi-mailako heziketa zikloa ikasi du, eta praktikak egin dituen enpresan dihardu lanean (Lan-Bi). Saria plaka eta enplegurako prestakuntza doan egiteko aukera izan da.
- Ikasle ohi aipagarri ekintzaileak: Iker Iraeta eta Andoni Luque eibartarrak, Josu Iraeta ikerren anaiarekin batera duela 8 urte IKAN enpresa sortu eta egun buru belarri dabiltza merkatuan, asistentzia teknikoaren zerbitzua ematen inguruko enpresei. IMHko irudi oroigarria jaso dute.
- 2015 SpainSkills Lanbide Heziketa Olinpiadetan parte hartu eta CNC Fresatzeko eta Tornu proban urrezko domina lortu duen Jon Lapeira Astorkia 1. mailako ikasleak oroigarri-esker oneko plaka jaso du.