Ekainak 28: LGTBIQ+ harrotasunaren nazioarteko eguna

2024/06/26 00:00:00 GMT+2
LGTBI+ pertsonen eskubideen aldeko nazioarteko eguna

LGTBIQ+ harrotasunaren nazioarteko eguna dela eta, Elgoibarren antolatutako ekintzen berri ematen dizuegu:

  • Ekainak 26, Aita Agirre kultur gunean, 18:00: Solasaldia eta tertulia "lgtbik+ mundua ezagutzen"
  • Ekainak 28 Maala parkean, 20:30 elkarretaratzea, eta jarraian musika 22:00 arte.

Bestalde, erreferentzia batzuk jaso ditugu, interesgarriak direlakoan, zuekin partekatzeko:

  • LGTBIQ+ kolektiboko letra guztien esanahia, Ahotsak proiektuaren eskutik
  • Zure sexu-orientazioari eta/edo zure sexu- edo genero-identitateari buruzko informazioa edo laguntza behar duzu? Beste edozein zalantza duzu horiei lotuta? Arrazoi horrengatik diskriminazio- edo jazarpen-kasuren bat jasan duzu, edo ezagutzen duzu? Ezagutu BERDINDU! Sexu- eta genero- aniztasunarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazioa eta arreta ematen duen zerbitzu publikoa.

GOGORATU: BERDINTASUN PLANAK webgunean ikusgai daudela eta JAZARPEN PROTOKOLOA ere egituratuta eta martxan dugula.

IMH Campus inklusio eta aniztasunaren alde 🏳️‍🌈