EKIN proiektua, langile eta makina industrialen arteko elkarrizketa bideratzen

2021/03/24 11:35:00 GMT+1
Adimen artifizialeko teknologia aurreratuenak erabiliz, pertsonek eta makinek lengoaia naturala erabiliko dute elkar ulertzeko, baita euskaraz ere.

EKIN proiektuaren bidez Industria Produkzioko Makinen eta langileen arteko interakzioa bultzatuko dugu, baita euskaraz ere, adimen artifizialeko teknologia aurreratuenak erabiliz. Horrela, pertsonek eta makinek lengoaia naturala erabiliko dute elkar ulertzeko.

VICOMTECH, UPV/EHU, Tekniker, IKOR, UZEI eta IMHk lankidetzan, Euskadiko ekoizpen-instalazioetan makinekiko elkarrekintza iraultzeko erronka horri aurre egingo diogu.

INDEUS Industriaren Euskal Plataforma osatzen duten enpresei proiektua aurkeztuko diegu, ekimena partekatu eta euskarazko soluzioak ezartzeko behar den corpusa lortzeko.