Elektronikoen espezializazioa, 100% finantzatutako lan konpromisodun ikastaroa

2014/11/19 00:00:00 GMT+1
Ingeniari profileko pertsonak elektronika arloan espezializatu eta makina erremintaren enpresa baten integratzeko helburua du ikastaroak.

IMHn datorren abenduaren 18an abiatuko dugu 429 orduko "Elektronikoen Espezializazioa" lan konpromisodun ikastaroa, Lanbidek %100 subentzionatutakoa.

Goi mailako ingeniarientzat edo elektronika edo automatika-elektronika espezialitateko ingeniari teknikoentzat izango da. Euskara, gaztelania eta ingeles maila altua eskatuko da (gutxienez B2)

Ikasleak ikastaroa amaitzean, abiaraztearekin erlazionatutako makinen dokumentazio teknikoa interpretatzeko eta PLCaren programa eta parametroen doiketa eginez CNCaren abiaraztea egiteko gai izango dira.

Ikastaroa amaitu ondoren eta 120 orduko praktikak egin ondoren, ikasleen %60a kontratatua izango da.

  • Informazio gehiago eskuratzeko edo eta izena emateko interesa duenak dei dezala IMHra 943748270 (Nora Ramon) bidali mezua nora[abildua]imh.es helbidera edo idatzi formularioan.