Elgoibarko IMHko mei06 ikasle taldeak Gipuzkoako saria jaso du Eusko Jaurlaritzaren EJE - Europar Gazte Enpresako Lehen edizioan.
Lanbide Heziketako ekintzailetza sarien gala apirilaren 23an ospatu zen Donostiako Kursaalean. Iñaki Mujikak, Lanbide Heziketako Sailburuordeak, ekitaldia burutu zuen eta 2007 ekintzaile saria ere eskaini zioten.
Euskadiko EJE saria Gasteizko Diocesanas Ikastetxeko Artfilms S.Coop. Proiektuarentzat izan zen, eta Arabakoa ere jaso zuen. Bestalde, Bizkaiko saria Muskiz Somorrostroko ikastetxeko Iparlur proiektuak jaso zuen. Gipuzkoako saria Elgoibarko IMH ikastetxeko ime-06 proiektuarentzat izan zen. Lurralde mailako sarietan talde bakoitzak 2.000 euro jaso zituen eta Euskadiko sarituak beste 3.000 euro.
Gala honetan ere banatu ziren Urratsbat sariak. 2007Ko saria Arteaga Estructuras de Madera enpresarentzat izan zen. Urratsbat, enpresak sortzeko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak Tknikaren bidez sustatutako enpresak sortzeko ekimena da Urratsabat, non 35 ikastetxek parte hartzen duten. 2003an abiatu zenetik, 73 mikroenpresa sortu dira eta 67k martxan diardu. 2006-2007 ikasturtean 24 negozio berri abiatu dira.