Elgoibarko industria eta lanbide heziketa ezagutzen DBH4 eta 3ko ikasleekin
![](https://www.imh.eus/eu/albisteak/elgoibarko-industria-eta-lanbide-heziketa-ezagutzen-dbh4-eta-3ko-ikasleekin/@@images/ee265e5e-962e-4f51-a34b-86d91388cf14.jpeg)
Elgoibarko Udalak industria eta lanbide heziketa ezagutarazi eta honen bidez gure gizartean duten garrantziaz ohartarazi daitezen antolatzen ditu urtero Elgoibar X lanbide heziketaren eta industriaren jardunaldiak.
Guraso eta gazteentzako burutu zen informazio saioaren ondoren hurrengo ekintza EKITEN taillera izango da:
Martxoaren 19-20-21-22-23an IMHko eta Meka Lanbide Eskolako ikasleak Elgoibar Ikastola eta Arreiturre Institutuko DBH4 eta DBH3ko ikasgeletara joango dira, eta beraien ikuspegi eta esperientziak partekatuko dituzte, zuzen-zuzenean Elgoibarko lanbide heziketako ikastetxeetan nola ikasten den ikustarazteko.
DBH4ko ikasleek BRONYMEC enpresa ere bisitatuko dute, dinamika erakargarri baten bidez, enpresako langileak elkarrizketatu eta nola lan egiten duten ezagutzeko.