Elgoibarko Lanbide Heziketaren Jardunaldiak. IV. Edizioa
Udalerrian guraso, ikasle eta interesatuen artean lanbide heziketari buruzko ezagutza sustatzeko helburuarekin antolatu du Elgoibarko Udalak ekintza sorta bat IMH eta Mekarekin batera.
Jarduera hauetako protagonistak DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleak izango dira, haien gurasoak, pertsona langabetuak, eta gaia gogoko duten pertsona guztiak.
Udalak jarduera hauen protagonistak gonbidatu nahi ditu, zuzenean, bertan parte hartu, eta Elgoibarko herriak lanbide heziketaren eta Ingeniaritza Dualaren ren arloan eskaintzen dituen aukera zabalen berri izan dezaten.
Elgoibarko Udalak antolatu dituen jarduerei buruzko xehetasunak:
- Martxoak 13: langabetuentzat eta DBH 4ko, Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleentzat eta haien gurasoentzat. 19:00etatik 20:00etara, Meka-Arreiturreko areto nagusian, IMHk eta MEKA Lanbide Eskolak lanbide heziketaren inguruan egiten duten prestakuntza eskaintzari buruzkoa.
- Apirilak 22 eta 23: Ikastolako DBH 4ko ikasleentzat. 8:10etik 12:30era. Lanbide heziketari buruzko tailer dinamikoak egingo dira, eta bertan, gaur egungo gizartean errotuta dauden estereotipoei buruzko hausnarketa egingo da. Tailerrak MEKA Lanbide Eskolarekin, IMHrekin eta Danobatekin elkarlanean egingo dira, eta Manahmana enpresaren aholkularitzarekin.
- Apirilak 24 eta 26: Arreiturreko DBH 4ko ikasleentzat. 10:00etatik 14:00etara. Lanbide heziketari buruzko tailer dinamikoak egingo dira, eta bertan, gaur egungo gizartean errotuta dauden estereotipoei buruzko hausnarketa egingo da. Tailerrak MEKA Lanbide Eskolarekin, IMHrekin eta Danobatekin elkarlanean egingo dra, eta Manahmana enpresaren aholkularitzarekin.
Bestalde, IMHren ate irekien egunak:
- 2013ko martxoak 9, larunbata, 11:00etan, Ingeniaritza Duala
- 2013ko apirilak 20, larunbata, 11:00etan, Heziketa Zikloak + Ingeniaritza Duala
- 2013ko maiatzak 15, asteazkena, 18:00etan, Heziketa Zikloak
- 2013ko maiatzak 25, larunbata, 11:00etan, Heziketa Zikloak + Ingeniaritza Duala
- 2013ko ekainak 12, asteazkena, 17:00etan, Ingeniaritza Duala