Elgoibarko Makina Erremintaren Museoaren X. urteurrena
Zuzeneko emanaldia hemen:
www.makina-erremintaren-museoa.com...
Elgoibarko Makina Erremintaren Museoak hiru data berezi ospatu ditu
sortu zenetik: 1998ko abenduaren 16an inauguratu zenekoa, 2000ko
martxoan Patxi Aldabaldetrekuk Museoko Lehen Presidenteak egin zuen
Makinak eta gizakiak, gida historikoa liburuaren aurkezpenekoa eta
2008ko abenduaren 18an burutuko duena, X. Urteurreneko ospakizuna
alegia, museoarekin hamarkada honetako balantzea egin eta esker ona
adierazteko bereziki kolaboratzaile, laguntzaile, sustatzaile eta
lagunei.
Elgoibarko Makina Erremintaren Museoa bezelako beste bi
bakarrik daude mundu osoan (Suitza eta Italian), bakoitza bere
berezitasunekin baina propio sektoreari dedikatutako bakarrak dira.
Eta ez da kasualitatea Elgoibar izatea Museoaren kokalekua, hain zuzen
makina-erremintak tradizio handia baitu gure herrian (Espainia mailako
makina-erreminta fabrikatzaileen %30k Elgoibar du sorleku eta
gehientsuenak bertan edo inguran kokatuta daude).
Museoak hamar
urte hauetan makinen bilketa eta eguneratze esanguratsua egin du eta
dokumentatze eta inbentario lanean dihardu. Horrez gain urtero bisita
kopuru handia izaten du bai enpresen partetik eta baita ikastetxeen
aldetik ere. 2008an Makina Erremintaren 25. Biurtekoa dela eta aste
beteko erakustaldi berezia antolatu zuen tradizioko ogibideak
azaltzeko. Urteurrenarekin jarraituz, abenduaren 15, 16 eta 17an,
Museoa irekita egongo da herritar eta bisitari guztientzat goizeko
08.00-12.30 eta 15.00-19:30ak arte, pasa den mendeko hasierako lantegi
bezala antolatuta dagoen altxor honen bisita doan egin ahal izateko.
Azkenik,
abenduaren 18an, ekitaldi ofiziala burutuko da Makina Erremintaren
Institutuko Areto Nagusian goizeko 11:00etan eta parte hartuko dute
Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak, Alfredo Etxeberria Elgoibarko
Alkateak eta Alberto Ortueta eta Pedro Ortuondo Museoko Presidente eta
Zuzendari direnak. Ekitaldiaren amaieran Museoa bisitatuko dute eta
tradizioko ogibideen erakustaldia ikusi ahal izango dute.