EMTP metal-mekanikako ikastetxe txiletarrentzat prestakuntza
2009/05/31 23:00:00 GMT+1
Txileko Hezkuntza Ministerioko CPEIPk finantzatuta, erdi-mailako lanbide heziketa ikastetxeetako zuzendari taldeak eskola eta enpresen arteko harremanei buruzko berariazko prestakuntza jasoko dute.
Txileko hainbat eskualdeetatik
etorrita, 28 lagun, hau da, 14 erdi-mailako lanbide heziketako
ikastetxeetako zuzendari eta ikasketa buru Elgoibarko IMHn dihardute
maiatzaren 25 eta ekainaren 19a bitartean prestakuntza jasotzeko
ingurue ekoizlearekin lan estrategiak eta loturak ezartzeko
gaitasunen garapenaren inguruan. Prestakuntza esperientzia honetako
emaitza nagusia izango da ikasle txiletarrek Hobekuntza-proiektua
landu beharko dutela, eta hauek orientatuta egon beharko dira
ingurune ekoizlearekin harremanak ezartzeko estrategien inplementazio
eta diseinua sustatzearen aldera.
IMHk harreman ugari garatzen ditu Txileko Hezkuntza Ministerioarekin eta 1997tik hona urtetik urtera eta programa ezberdinen bidez hainbat Txiletar ikastetxeetako zuzendari talde prestatu ditu.