Energia berriztagarrien instalazioa IMH Campusen
2024/05/10 12:07:00 GMT+1
Efizientzia energetikoa lortzeko ildo estrategikoaren esparruan egindako jarduera.
IMH Campusen 96 eguzki-panel berri instalatu ditugu, 52,8 KWp-ko potentzia ematen dutenak, 54.340 KWh-ko sorkuntzarekin. Horri esker, instalazioa egin den eraikinaren guztizko kontsumoaren % 75 lortu daiteke.
Proiektua autokontsumoari eta biltegiratzearen dirulaguntza programari lotuta dago, energia berriztagarriko iturriekin, bai eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari ere, Europar Batasunak finantzatutako Next Generation EU - Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.