ETORKIZUNA ARGITUZ: Energia fotovoltaikoei buruzko prestakuntza

2025/02/04 10:57:00 GMT+1
IMH Campusek energia fotovoltaikoaren sektorean laneratzeko laguntza-programa berri bat abiarazi du "la Caixa" Fundazioaren laguntzarekin

IMH Campusek laneratzearekin duen konpromisoa indartzen du enplegua lortzeko bazterketa-arriskuan dauden 15 pertsonari laguntzeko, energia fotovoltaikoaren sektorean diseinatutako programa berri baten bidez.

Ekimen honen helburua da parte-hartzaileen enplegagarritasuna hobetzea, banakako ibilbideen, enplegu-prospekzioaren eta prestakuntza espezializatuaren bidez.

Programak hainbat alderdi jorratuko ditu: berariazko prestakuntza teknikoa, soft-skills prestakuntza, praktikak lantokietan, banakako eta taldeko orientazioa eta enpleguratze prozesuan laguntza.

Helburua da parte-hartzaileen laneratzea bermatzea, hazten ari den sektore batean.

Zer egingo dugu? Proiektuak honako hauek jasotzen ditu:

  • Oinarrizko prestakuntza teknikoa
  • Prestakuntza tekniko espezializatua bootcamp metodologiarekin
  • Soft-skill tailerrak eta enplegua bilatzeko teknikak, "Energia fotovoltaikoko ekipoak instalatzeko, konpontzeko eta mantentzeko teknika" lanpostura bideratuak.
  • Praktikak lantokietan
  • Orientazio eta laguntza indibidualizatua prestakuntza-prozesuan zehar
  • Erantzukizuna, ekimena eta autonomia garatzea talde-saioen bidez
  • Enplegu-aukeren prospekzioa

Nork har dezake parte?

Bazterketa-arriskuan dauden eta energia fotovoltaikoaren sektorean sartzeko interesa duten pertsonei zuzenduta dago programa.

Interesdunek izena eman ahal izango dute helbide honetan:

izen ematea

2025/02/21era arte egongo dira zabalik izen-emateak, eta harremanetarako pertsona Maria Alonso izango da, maria.alonso@daiteke.com posta elektronikoaren bidez edo 747 48 62 86 telefonora deituz.

Antolatzaileak: Programa IMH Campusek antolatu du, Tormesh Solutions (energia berriztagarrien sektorean espezializatutako enpresa) eta Daiteke (aholkularitza soziala, enpleguan, berdintasunean espezializatua) erakundeekin lankidetzan, "la Caixa" Fundazioak bultzatua.

Ekimen honen bidez, IMH Campusek gehien behar dutenen laneratzearekin eta garapen profesionalarekin duen konpromisoa berresten du, energia fotovoltaikoko sektorean kalitatezko enplegua lortzea erraztuz.

ESKUORRIA IKUSI