Enplegua bilatu garapen pertsonala eta lanerako orientazioaren bidez
Makina Erremintaren Institutuak martxan jarri du ekimen berri bat “Enplegua bilatu garapen pertsonala eta lanerako orientazioaren bidez” izenburu duena. Ekimen hau Eusko Jaurlaritzaren Inmigrazio Zuzendaritzak diruz laguntzen duen “Fabrikazio mekaniko sektoreetako enpresetan etorriberrien integrazio profesionala” proiektuaren barruan kokatzen da.
Ekimen honen helburua da pertsona parte-hartzaileei (bai etorri berri eta baita bestelakoak, eta honela kulturartekotasunaren sustapena landu daiteke) enplegurako eta norbanako estrategia jakin batzuk garatzen erraztea, hauen laneratze eta gitzarteratze aukerak hobetzeko.
Helburu hau lortzeko, ikastaroaren diseinua ikuspegi holistikotik egin da, hau da, pertsonaren garapen globala elikatzen duen ikuspegi pedagogiko batetik. Azken finean, proiektuaren helburua ez da bakarrik enplegurako arrakasta lortzen lagunduko duten teknika eta tresnak barneratzen ikastea. Helburua ere da pertsonarengan aldaketa iraunkorrak sortaraztea gizartean eta lan-merkatuan modu autonomoago batean mugitzen lagunduko diena, kontutan izanik une hauek enplegua lortzeko bereziki zailak direla.
Ikasleen garapen orokorra elikatzeko, irakasle parte-hartzaileak testuinguru pedagogikoan integratuak izan dira, berritzaileak diren teknika batzuren bidez, esaterako, terapia gestaltikotik hartutako gai batzuk, erlaxazio teknikak eta ekintzailetasunarekin zerikusia duten ekintza batzuen bidez. Zentzu honetan, ikastaroa enpresa bat sortzeko proiektuan datza eta ardatz bezala hartuta ikasgelan garatuko da hainbat ekintza.
Ikastaroa lan-espazio ezberdinetan antolatu da, eta hauen barruan, bloke tematikoetan. Honela ikasleak lan egin ahal izago du Lan-Zuzenbidea, Garapen Pertsonala, Enplegurako Orientazio eta Integrazioa, Lan-segurtasuna eta Enpresa.
Iñigo Unanue eta Iker Jausoro, IMHko proiektuaren arduradunak eta Rachel Olabarria Aranzadi Ikastolako kolaboratzaileak ikastaroa arrakastatsua izango dela espero dut eta beraz ikastaroa erregulartasunez errepikatzea. Honez gain, ikastaro honen modulu laburtuak lantzea espero dute beste edozein prestakuntza programan erabili ahal izateko, bai hasierako heziketan edo eta enplegurako prestakuntzan (iraunkorra eta okupazionala)
Parte-hartzaileak lortzeko Eibar-Ermuko Gurutze Gorria, Elgoibar eta Eibarko Udalen Gizarte Zerbitzuek eta UGT-Lanbidek lagundu diote IMHri.