Enplegurako Lanbide Heziketako Sistemaren erreformaren 4/2015 lege-Dekretua argitaratu da
Dekretu honek eszena berria ezartzen du enplegurako lanbide heziketaren ekimenentzat. Bertan aipatzen da orain arte "eskaripeko prestakuntza" ezagutzen zena, hau da, enpresek euren langileentzat egiten zutena eta Gizarte Segurantzaren kuoten hobariak aplikatzen zirenekoa. Hemendik aurrera araudi berriarekin "enpresek programatutako prestakuntza" izena izango du.
Atal honetan dekretuak enpresen, erakunde antolatzaileen edo eta emaileen jarduteko modu berria ezartzen du, baina ez du nahikorik argitzen, eta honek hainbat interpretazio dakar.
Eszena berria hobe ulertzen lagunduko diguten araudi edo informazioaren zain, IMHk behin-behinekoz erakunde antolatzaile bezala jardungo du, IMHk zuzenean ematen duten prestakuntzaren kasuetan; beste egoerentzat jar zaitezkete gurekin harremanetan, jarduteko modu onena aztertu ahal izateko.
Honek ez du eraginik dagoeneko edo abian dauden prestakuntzentzat eta beraz komunikazioa egina dutenentzat.