Enpresetako prestakuntza-premiak antzemateko azterlan eta analisietarako laguntzak

2011/07/22 17:49:00 GMT+1
EAEko enpresek prestakuntza-premiak antzemateko diagnosiak egiteko diru-laguntzen deialdia

- Laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek jaso ditzakete, eta ETEek izango dute lehentasuna  Enpresa-taldeek ere baldintza beretan eskuratu ahal izango dituzte.
- Proiektuaren egite-garaia 2011ko urtarrilaren 1etik 2012ko irailaren 14rartekoa izango da.  Deialdi honen bitartez, eskaera aurkezten denerako egin diren  premiak hautemateko azterlan eta analisiak finantzatu ahal izango dira. Halaber, adierazitako denbora-tartean enpresa eskatzaileak hasi dituen azterlan-proiektuak.
- Azterlanak eskatzaileak kontratatutako kanpoko entitateek edo eskatzailearen langile gaituek egindakoak izan daitezke.
- Azterlan eta analisiek urte anitzeko denbora-irismena izan beharko dute.
- Eskaerak aurkezteko epea 2011ko irailaren 30ean amaituko da.

IMHtik enpresen eskura ipintzen dugu gure talde INCRESS-ek  Prestakuntza-Premiak Antzemateko Diagnostikoak egiteko garatu duen metodologia eta esperientzia.
Interesaturik egonez gero, jar zaitez gurekin kontaktuan

Deialdiko testua irakurtzeko, sakatu hemen.