Enpresetan formazio-jarduerak egiteko laguntzak.
Enpleguan Prestatzeko Fundazio Tripartita-FTFEk jakinarazi du otsaileko lehenenengo hamabostaldian enpresetako formazio-jardueren (“Aplicación de Acciones de Formación en las Empresas”) aplikazioan ekintzak/ taldeen jakinarazpenak egitea ahalbidetuko duen sarbidea baimenduko duela, eta hori 2008ko ekitaldirako esleitutako beren kreditupearen bidez egingo da.
2008rako berrikuntzak:
2008ko urtarrilaren 1etik aurrera 1 edo 2 langileko enpresek urteko formazio-kreditu bat izango dute. Lehen kreditu hau hiru eta bi urteko epealdirako zen, hurrenez hurren. Beraz, langile 1etik 5era bitarteko enpresek 2008an berriro izango dute 420 euroko gutxieneko kreditua.
Beren ziurtagiri digital propioaren bidez, Hobari-alta ematen duten enpresek adierazi egin beharko dute zein erakunde antolatzailerekin parte hartuko duten. Enpresa ezingo du inongo erakunde antolatzailek taldekatu, horrela adieraziz gero. Hala ere, ekitaldian zehar erakunde hobaridunek baimen berriak txertatu ahal izango dituzte.
Enpresetako formazio-jardueretako (“Aplicación de Acciones de Formación en las Empresas”) aplikazioaren bidez, enpresen esku formazioa ebaluatzeko galdetegia jarriko da.
Aplikazio telematikoa prest dagoenetik aurrera, 15 egun naturaleko gabealdia izango da komunikazioak egiteko. Hau da, urtarrilaren 1etik gabealdiaren bukaera artean abiatzen diren prestakuntza-talde guztiak hobaria baino lehenago komunikatu ahalko dira urtean zehar, dagokion kotizazio-boletinean.
Beste edozein informazio edo kontsulta egiteko, gure Heziketa Iraunkorreko Sailarekin harremanetan jar zaitezkete 943744132 telefono deituz.